Herritar batek igorritako kexa baten harira, Azpeititik Azkoitira doan bidegorrian ateratako argazkia da honakoa. Kexa ugari izaten dira herriko hainbat tokitan txakur kaka mordoska egoten delako; bidegorrietako espaloietan-eta esaterako. Ez da Uztarria.eus-ek halako argazkiak ateratzen dituen lehen aldia. Izan ere, Azpeitia-Azkoitia bidegorrian ez ezik, Ehorztetxearen parean, ibai aldeko espaloian ere sarritan ikus daitezke halako axolagabekeriak.