Petardoak eta suziriak ez botatzeko eskatu du Udalak

Uztarria.eus 2015ko abe. 31a, 12:17

"Azken asteotan izandako eguraldi lehorraren eta azken egunotako haizetearen ondorioz, sute arriskua areagotu egin da. Beraz, segurtasunagatik, datozen egunotan petardoak eta suziriak ez botatzeko" eskatu die Udalak herritarrei.

Gaur, abenduak 31, Urte Zahar eguna izanik, eta azken urteotan gauean petardoak eta suziriak botatzeko ohitura zabaldu egin denez, horiek ez botatzeko eskatu du Udalak: "Ohitura horrek sortzen duen zarata eta sor ditzaken kalte pertsonalez gain, aurten, azken asteotan izandako eguraldi lehorraren eta azken egunotako haizetearen ondorioz, sute arriskua areagotu egin da. Beraz, segurtasunagatik, datozen egunotan petardoak eta suziriak ez botatzeko eskatzen die Udalak herritarrei".