'Kontuk eta komeriyek' saioaren azken atala: urte berri on!

Uztarria.eus | Uztarriaeus | Bideoa
2015-12-30 17:04

Kontuk eta komeriyek saioaren azken atala da hurrengo bideoa. Urte osoan zehar, hilabetez hilabete, kalean izan dira gai ezberdinak hizpide hartuta Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreak. Sansebastianak, Azpeitiko parranda, gazteak eta emantzipazioa, herriko plaza edota sexua izan dira, besteak beste, kalera eraman dituzten gaietako batzuk. Azken saioa joan den astelehenean grabatu zen plazako arkupeetan eta jende ugari hurbildu zen grabaketa ikustera. Urtean zehar Kontuk eta komeriyek saioan agertu diren hainbat herritarrek hartu dute parte bertan, baita saioaren errealizazioan aritu diren Maialen Etxaniz eta Eider Bereziartua kazetariek ere. 

Hemen, Kontuk eta komeriyek saioaren atal guztiak:

1.- Sansebastianak.

2.- Azpeitiko parranda gainbeheran.

3.- Gazteak eta emantzipazioa.

4.- Azpeitiarrak, kirolzaletasuna eta osasuna.

5.- Hauteskundeak Azpeitian.

6.- Sexua.

7.- Azpeitiko plaza.

8.- Pintxo-potea.

9.- Mugikorra eta sare sozialak.

10.- Antzerki Topaketak.

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa