'Txapel'-en omenezko bertso saioa izango da gaur, Soreasun

Uztarria.eus 2015ko abe. 30a, 11:52
Kartela.

Jon Maia, Andoni Egaña, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre eta Jon Ander Iriondo ariko dira kantuan, eta Jokin Urangak egingo ditu jai-jartzaile lanak. 

Urteroko legez, Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa antolatu du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak eta gaur, asteazkena, izango da. 22:00etan hasiko da emanaldia, Soreasu antzokian. Jon Maia, Andoni Egaña, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre eta Jon Ander Iriondo ariko dira kantuan, eta Jokin Urangak egingo ditu gai-jartzaile lanak. 

Gaur ere eskuratu ahal izango dira sarrerak Soreasun bertan, zortzi euroren trukean.