Hamasei talde sailkatu dira Azpeitia Cup 2016 txapelketako bigarren fasera

Uztarria.eus 2015ko abe. 29a, 12:19

Joan den asteburuan hasi zen Azpeitia Cup 2016 txapelketa. Guztira 40 taldek jokatu zuten aurreneko fasea, eta jada urtarrilaren 2an zein 16 taldek jokatuko duten bigarrena jakinarazi dute. 09:30etik 15:00etara izango dira partidak Garmendipen, eta egun horretan erabakiko da ekainean, txapelketaren azken fasean, talde onenen aurka zein lau taldek jokatuko duten.

Honakoak dira urtarrileko fasera sailkatu diren 16 taldeak: Lagunak, Padura, Abadiño, Danela Amaroz B, Bansander, Mundarro, Touring, Lemoa, Logroño, Comillas, Doneztebe, Laurus, Lasartearra, Aurrera Ondarroa, Dunboa Eguzki eta Lagun Artea.

Hemen argazki batzuk.