Azken 'Kontuk eta komeriyek' festa giroan grabatu dute

Uztarria.eus 2015ko abe. 28a, 20:21

2015arekin hasi zen Uztarria.eus-en Kontuk eta komeriyek saioaren ibilbidea, eta 2015arekin batera esango dio agur. Gaur, astelehena, grabatu dute saioaren azken atala izango dena, Sanagustinpean. Agurrekoa festa giroan eta herritarrez inguratuta egin nahi zuten Kontuk eta komeriyek-eko protagonistek, eta halaxe egin dute. Azken emaitza aste honetan, urtea amaitu baino lehen, ikusi ahal izango da Uztarria.eus-en.