Jende ugari Amagar, Xabier Saldias eta Unai Hirukoaren kontzertuetan

Uztarria.eus 2015ko abe. 28a, 13:57

Jendez lepo bete zen Soreasu antzokia joan den zapatuan, Amagarrek, Xabier Saldiasek eta Unai Hirukoak eskainitako kontzertuetan. Hiru musika taldeak izan ziren oholtzan, eta Xabier Euzkitzek gidatu zuen saioa. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen eta Urola Ikastolaren 50. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldia izan zen.