Ekialde Hurbileko egoeraren inguruko hitzaldia izango da bihar Sanagustinen

Uztarria.eus 2015ko abe. 28a, 11:56

Mikel Aiestaran eta Karlos Zurutuza kazetariak arituko dira hizketan, mahai-inguruan. 19:00etan hasiko da eta, bertaratu ezin dutenek etxetik ikusteko aukera izango dute. Izan ere, Uztarria.eus-en ikusi ahal izango da zuzeneko emanaldia, Erlo Telebistak egingo duen zuzenekoaren bitartez.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Urola Kostako Hitzak, Uztarriak, Sanagustin kulturguneak, Erlo Telebistak eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatu dute hitzaldia. Ekialde Hurbila gertutik ezagutzen duten Mikel Aiestaran eta Karlos Zurutuza kazetariek emango dituzte azalpenak eta Nekane Zinkunegi kazetariak zuzenduko du mahai-ingurua.

19:00etan izango da hitzaldia, Sanagustin kulturgunean. Erlo Telebistak zuzenean emango du, eta webgune honetan, Uztarria.eus-en ikusi ahal izango da emanaldia. Beraz, bertara gerturatu ezin dutenek etxetik ikusteko aukera izango dute.