Segurtasun hesiak jarri dituzte hainbat baserri bidetan

Uztarria.eus 2015ko abe. 24a, 11:25

Azpeitiko Udalak segurtasun hesiak jarri ditu Aratzerrekako, Urrestillako, Matxinbentako eta Lasaoko hainbat baserri bidetan. Guztira, 150 metro bionda jarri dituzte eta hesiak jartzeko lanek 10.000 euro inguruko kostua izan dute. Udalak jakinarazi duenez, "landa eremuan bizi diren herritarren bizi-kalitatea hobetzea" da euren helburua: "Biondak ezarri diren zenbait tokitan pinudiak bota izanak malda handiak babes gabe utzi ditu. Beste zenbait gunetan, berriz, negu partean izotza eta eguraldi txarra tarteko, toki arriskutsuak bilakatzen dira. Horregatik, eta landa eremuan bizi diren herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz hartu du Udalak babes neurriak ezartzeko erabakia".