Amagar, Xabier Saldias eta Unai Hirukoaren kontzertuak izango dira zapatuan

Uztarria.eus 2015ko abe. 24a, 10:59

Uztarria aldizkarian gaizki jarri genuen kontzertuaren hasiera ordua; izan ere, 18:30ean izango da emanaldia, Soreasu antzokian. Sarrerak salgai daude dagoeneko Sanagustin kulturgunean, eta egunean bertan Soreasu antzokiko lehiatilan ere izango dira salgai, hiru euroren trukean. 

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen eta Urola Ikastolaren 50. urteurrenaren harira antolatutako egitarauaren barruan, zapatuan, hilak 26, kontzertu bereziak izango dira Soreasu antzokian. Amagar, Unai Hirukoa eta Xabier Saldias izango dira oholtzan, eta Xabier Euzkitzek gidatuko du 18:30ean hasiko den saioa.

Sarrerak salgai daude dagoeneko Sanagustin kulturgunean, eta egunean bertan Soreasu antzokiko lehiatilan ere izango dira salgai, hiru euroren trukean.