Sanagustinpea, artisauen bilgune

Uztarria.eus 2015ko abe. 23a, 19:49

Gabon inguruan ohitura bihurtzen ari den Artisau Azoka egiten ari dira asteazken arratsaldean Sanagustinpean. Artiekinek antolatuta, Azpeitiko eta inguruetako hainbat artisauk jarri dituzte euren postuak han. Bitxiak eta osagarriak nagusi dira saltokietako produktuen artean.