Autobusen ordutegietan aldaketak egongo dira abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean

Uztarria.eus 2015ko abe. 23a, 17:40

Gabon eta Urte Zahar egunetan zerbitzua ohi baino goizago etengo dute, eta Eguberri eta Urte Berri egunetan ere joan-etorrien eskaintza murritzagoa izango da.

Urtero legez, Gabonak direla-eta autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira datozen egunetan. Hain zuzen ere, aldaketak abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean nabarituko dituzte erabiltzaileek.

Lau egun horietan ohi baino autobus gutxiago ibiliko dira Azpeitiari eragiten dioten sei lineatan. Gabon eta Urte Zahar egunetan zerbitzua ohi baino goizago etengo dute, eta Eguberri eta Urte Berri egunetan ere joan-etorrien eskaintza murritzagoa izango da.

Gabonetako egun horietako ordutegi eta aldaketa guztiak La Guipuzcoana-ren webgunean kontsulta daitezke.