Azpeitia Cup 2016 txapelketari asteburu honetan emango zaio hasiera

Uztarria.eus 2015ko abe. 24a, 14:06
Iazko Azpeitia Cupeko irudi bat. (Valen Garcia)

Abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an jokatuko da, Garmendipen. Guztira, 40 taldek hartuko dute parte.

Abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an jokatuko da Azpeitia Cup 2016ko txapelketa, Garmendipeko zelaietan. Bertan, 40 taldek hartuko dute parte, joan den urtean baino 10 gehiagok. Horiek, Errioxakoak, Nafarroakoak, Gipuzkoakoak, Bizkaiakoak, Kantabriakoak eta Arabakoak dira.

Honakoak izango dira Azpeitia Cup 2016 txapelketan parte hartuko duten taldeak: Lagun Onak A, B eta C, Anaitasuna A, B eta C, Orioko A eta B, Zarautz, Zumaiako A eta B, Abadiño, Aloña Mendi, Amaikak Bat, Aurrera Ondarroa, Bansander, Beti Ona A eta B, Comillas, Danena Amaroz A eta B, Doneztebe, Dunboa-Eguzki, Elorrio, Ermua, Lagun Artea, Lagunak, Lasartearra, Laurus, Lemoako Harrobi, Lengokoak, Logroño, Mundarro, Padura, Real Union A eta B, Touring, Trintxerpe eta Vitoria.

Talde horiek bost taldetan banatuko dira. Batzuek zapatuan, hilaren 26an, jokatuko dute eta, besteek 27an, igandean. Zapatuko partidak 09:30etik 19:00etara jokatuko dira eta, igandekoak, 10:00etatik 18:30era.

Asteburu honetan jokatuko duten taldeetatik 16k jokatuko dute urtarrilaren 2an, 09:30etik 15:00etara. Egun horretan erabakiko da ekainean, txapelketaren azken fasean, talde onenen aurka zein lau taldek jokatuko duten.