Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2015ko abe. 23a, 13:39

Guztira, 65 erakundek jaso zuten ziurtagiria, eta horietatik 41ek goi-mailako urrezko Bikain lortu dute. Tartean da Uztarria Komunikazio Taldea.

Astelehenean, abenduak 21, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituzten Gasteizko Europa Jauregian. Guztira, 65 erakundek jaso zuten ziurtagitia, eta horietatik 41ek goi-mailako urrezko Bikain lortu dute, 20k zilarrezkoa eta lauk oinarrizkoa. Urrezkoa jaso duten erakundeen arteand a Uztarria Komunikazio Taldea, eta Urola Kostako Hitzak ere urrezkoa jaso du. Azpeitiko Antzibar eraikuntza enpresak ere urrezko Bikain ziurtagiria jaso du.

Ziurtagirien banaketa ekitaldian Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak ere parte hartu dute.