Korrale-Orkatz Mus Txapelketa jokatuko dute ostiralean

Uztarria.eus 2015ko abe. 23a, 11:18
Mus txapelketako kartela.

Hilaren 25ean, ostiralean, izango da lehia bi tabernetan eta egunean bertan emango dute izena parte-hartzaileek, 21:00etatik 21:30era bitartean. 

Beste urte batez, Korrale eta Orkatz tabernek mus txapelketa antolatu dute. Aurtengoa hilaren 25ean izango da, ostiralean. Izen ematea egunean bertan egingo da 21:00etatik 21:30era. Horren ostean emango zaio lehiaketari hasiera.

Irabazleek 500 euro eta txapelak eramango dituzte etxera. Bigarrenek, berriz, 250 euro. Hirugarren sailkatzen direnek, 100 euro. Laugarren sailkatuek Korraleko afaria jan ahal izango dute Orkatzeko txotxean.