EH Bilduk jaso du boto gehien Azpeitian, Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Uztarria.eus 2015ko abe. 20a, 20:06

2.687 boto jaso ditu EH Bilduk Azpeitian. 80 botoren aldearekin, 2.607 boto jasota, EAJ izan da bigarren. EH Bilduk botoen %38,06 eskuratu du eta EAJk %36,93. Hirugarren bozkatuena Podemos izan da, 1.006 boto lortuta. 

EH Bildu izan da gaur, igandea, alderdirik bozkatuena Espainiako Kongresurako hauteskundeetan, Azpeitian. Botoen %100 dago zenbatuta, eta 2.687 boto jaso ditu (botoen %38,06). Bigarren bozkatuena, EH Bilduk baino 80 boto gutxiagorekin, 2.607 botorekin, EAJ izan da (botoen %36,93). Hirugarren indarra Podemos izan da 1.006 boto eskuratuta. 

2011ko Espainiako hauteskundeetan Amaiurrek 4.012 boto jaso zituen (botoen %54,31); EAJk, berriz, 2.372 boto eskuratu zituen (botoen %32,11).

Laugarren bozkatuena PSOE izan da 319 boto jasota (botoen %4,52). PPk 252 boto eskuratu ditu (%3,57), Ciudadanosek 82 boto (%1,16), Ezker Anitzak 46 boto (bozken %0,65), PACMAk 46 boto (%0,21), UPyDk 8 boto (%0,11), Recortes Cero-Grupo Verdek 5 boto (%0,07) eta Libertate Nafarrak 3 boto (0,04). 41 boto baliogabe, eta 29 zuri ere zenbatu dituzte.

Aurten 2011n baino handiagoa izan da abstentzioa; %35,89. 2011ko hauteskundeetan abstentzioa %32,79koa izan zen. 11.074 azpeitiarrek zuten botoa emateko aukera eta horietatik 7.100 joan dira bozkatzera (64,11). 

Senaturako kontaketa mantsoagoa da; izan ere, hautagaiak banan-banan kontatu behar izaten dituzte. Senatuko emaitzen berri jakiteko, egin klik hemen.

Emaitzak urtez urte

Espainiako hauteskundeetako 2011ko emaitzak Azpeitian

Amaiur. 4.012 boto (%54,14).

EAJ. 2.372 boto (%32,01).

PSOE. 459 boto (%6,19).

PP. 372 boto (%5,02).

IU. 70 boto (%0,94).

UPyD. 13 boto (%0,18).

Abstentzioa. %32,79.

Espainiako hauteskundeetako 2008ko emaitzak Azpeitian

EAJ. 2.937 boto (%55,54).

PSE-EE. 840 (%15,89).

EA. 675 (%12,76).

PP. 342 (%6,47).

Aralar. 319 (%6,03).

EB. 120 (%2,27).

Beste 11 alderdik %0,22tik behera lortu dute (%1,04).

Abstentzioa. %50,8

Baliogabeak. 63 (%1,15).

Txuriak. 121 (%2,21).

Espainiako hauteskundeetako 2004ko emaitzak Azpeitian

Boto ofizialak kontuan hartuta.

EAJ. 3.807 boto (%55,01).

EA. 1.336 (%19,31).

PSE-EE. 529 (%7,64).

Aralar-Zutik. 450 (%6,5).

PP. 443 (%6,4).

IU-EB. 246 (%3,55).

Abstentzioa. %25,59 (2.874 lagun).

Bergarako ekimena (Espainiako Justiziak boto baliogabetzat jo zituen). 1.438 (%17,21).

2000ko Espainiako hauteskundeak Azpeitian

EAJk bozken %57,38 lortu zuen. EAk %20,91 eskuratu zuen. Batasunak, berriz, abstentzioa eskatu zuen. (Abstentzioa: %48,51).

2015eko udal eta foru hauteskundetako emaitzak

Maiatzaren 24an egin ziren udal eta foru hauteskundeetan, 3,760 boto eskuratu zituen EH Bilduk, 2.984 EAJk, 185 PSE-EEk eta 105 PPk. %34,17 izan zen orduan abstentzioa. 2015eko udal hauteskundeetako emaitzak kontsultatzeko egin klik hemen eta 2011koak ikusteko, berriz, hemen.