Hemenbuy! Azkoitiko eta Azpeitiko merkatarien online dendak 600 eurotan baloratutako bi otarre zozketatuko ditu, bat Azkoitian eta bestea Azpeitian, bere lehen urteurrena ospatzeko. Parte hartzeko, Hemenbuy!-ren Facebookean 'atsegin dut' klikatu behar da; www.facebook.com/hemenbuy atarian. Azkoitiko zozketa eguna urtarrilaren 18a izango da; Azkoitiko otarrea zozketatu ostean, balio bereko beste zozketa bat egingo dute Azpeitian.
Plataforman 43 denda daude aktiboki lanean eta 4.000 produktu inguru dituzte salmentan. Hain justu, merkatari horien ekarpenei esker lortu du Hemenbuy-k saski eskuzabala osatzea.
Azkoitiko eta Azpeitiko udalek eta Iraurgi Berritzen garapen agentziak Elkarmedia enpresaren bidez sortuta, bi herrietako merkataritza sustatzea du helburu Hemenbuy!-k.
Egitasmoa ezagutaraztea
Aurreneko urteko helburu nagusia izan dute egitasmoa ezagutaraztea. Hala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, promozioak martxan jarri, sare sozialak kudeatu edota bloga elikatu.