Nerea Eskulanak dendak irabazi du erakusleiho lehiaketa

Uztarria.eus 2015ko abe. 18a, 17:50

Gaur, ostirala, banatu dituzte Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak antolatutako IV. Erakusleiho Lehiaketaren sariak. Lehen saria Nerea Eskulanak dendarentzat izan da (bigarren argazkia), bigarrena Kiribil Ekodendarentzat (hirugarren argazkia) eta hirugarrena Deco-Ramik dendarentzat (laugarren argazkia).

Agustin Lizarralde zinegotziak azaldu duenez, aurreko urteetan baino parte-hartzaile gehiago izan ditu lehiaketak. "Ikusi dugu lan asko egin dutela dendariek, eta zaila izan da erabakia hartzea", nabarmendu du. Garrantzia eman diote erakusleihoa "originala" eta "erakargarria" izateari. Horrez gain, "produktua gaiarekin ondo integratuta" egotea ere kontuan izan dute. Irabazleari buruz, Lizarraldek esan du "oso txukun" egin dutela aurkezpena, eta Alde Zaharrak merezi duela halako gauzak egitea.