'Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria' izenburupean ikastaroa egin dute hainbat lagunek

Uztarria.eus 2015ko abe. 18a, 13:19
Jardunaldien argazkia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako jardunaldia 2015eko Nazioartekotze Plangintzaren azken ekintza izan zen. Maroko eta Aljeriako merkatuetara sartzeko kontuan eduki behar diren elementurik garrantzitsuenak ikusi zituzten, hala nola herrialde horietako hainbat ohitura edota hango ekonomietako sektorerik garrantzitsuenak.

Abenduaren 16an, Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria izenburupean, ikastaroa egin zuten hainbat lagunek Azkoitiko Intsausti Jauregian, Iraurgi Berritzenek antolatuta. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako jardunaldia 2015eko Nazioartekotze Plangintzaren azken ekintza izan zen.

Amaia Ferro izan zen hizlaria, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapen eta Internazionalizazio zuzendaria. Maroko eta Aljeriako merkatuetara sartzeko kontuan eduki behar diren elementurik garrantzitsuenak ikusi zituzten, hala nola herrialde horietako hainbat ohitura edota hango ekonomietako sektorerik garrantzitsuenak. Horrez gain, partaideek euren artean iritziak elkarbanatzeko aukera ere izan zuten, bakoitzaren esperientziak kontatuz.

2015. urtean, honako ekintza hauek burutu dituzte Nazioartekotze Plangintzaren baitan: Mexikori buruzko herrialde jardunaldia, Maroko eta Aljeriari buruzko herrialde jardunaldia, aduana gestioari buruzko prestakuntza aurreratua, enpresen nazioartekotze maila aztertzeko aurrediagnostikoak eta bide orriak.