Elkartasunez, diskoen eta liburuen azoka solidarioa

Uztarria.eus 2015ko abe. 18a, 12:03

Gaur, ostirala, diskoen eta liburuen azoka solidarioa izango da plazan, egun osoan zehar. Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatu du eta, 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era izango da. Dagoeneko hasi da jendea gerturatzen eta erosketak egiten. Erosteaz gain, hala nahi dutenek etxean dituen liburuak edo diskoak utzi ahal izango dituzte bertan, baina ez dituzte testu liburuak eta entziklopediak onartuko. Batzen duten dirua diru sarrerak bermatzeko errenta (DBE) jasotzen dutenei, hori baino diru gutxiago jasotzen dutenei edo irabazirik ez duten herritarrei emango die elkarteak.