Igarle faltsu bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian, azpeitiar bati 23.500 euroko iruzurra egiteagatik

Uztarria.eus 2015ko abe. 17a, 15:26

Ertzaintzak asteartean atxilotu zuen 35 urteko ustezko igarle faltsua Donostian, azpeitiar bati erritual baten trukean eta hark zuen zorra kitatuko ziola esanda, 23.500 euroko iruzurra egiteagatik. Antzerako iruzurrengatik bi prozesu judizial ditu zabalik gizonezkoak, eta aurretik espetxean egona da halako kasu bategatik.

Ertzaintzak igarle faltsu bat atxilotu zuen asteartean Donostian, ustez azpeitiar bezero bati 23.500 euroko iruzurra egiteagatik. Ertzaintzak jakinarazi duenez, atxilotutako gizonezkoak 35 urte ditu eta antzerako bi prozesu judizial ditu zabalik (bata Zamoran eta Salamancan bestea), eta aurretik espetxean egona da halako kasu bategatik.

Joan den azaroan hasi zuen Ertzaintzak ustezko iruzurgilearen inguruko ikerketa; izan ere, Azpeitiko bizilagun bat, egunkari batean iragarkia ikusi ostean, igarle faltsuaren kontsultara joan zen zuen zorra ordaintzeko zituen zailtasunak tarteko. Antza denez, igarleak erritua egiteko ordainketa batzuk egiteko eta 23.500 euro pote itxi batean sartzeko eskatu zion azpeitiarrari, hala zuen zorra kitatuko zuela esanda.

Bezeroaren deskuido bat tarteko, igarle faltsuak dirudun sobrea sartu ordez egunkari zatiekin betetako gutunazala sartu zuen itxitako potoan, eta hurrengo egunera arte ez zabaltzeko agindu zion azpeitiarrari. Hurrengo egunean, igarlearen berririk ez zuela eta, iruzur egin ziola ohartu eta Ertzaintzara jo zuen azpeitiarrak.

Ertzantzak jakinarazi duenez, igarle faltsuak alokatutako logela batean egiten zituen kontsultak.