En el corazon del mar eta Capitan diente de sable filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Zapatuan En el corazon del mar emango dute 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Capitan diente de sable ikusi ahal izango da 16:30ean eta En el corazon del mar 19:30etik aurrera. Astelehenean, ikusleen egunean, 21:30etik aurrera En el corazon del mar eskainiko dute.
En el corazon del mar ikusteko sarrera 4,5 euro ordaindu beharko da. Ikusleen egunean, astelehenean, berriz, 3,5 euro. Baigerako bazkideek 2 euroren trukean eskuratuko dute sarrera. Capitan diente de sable filma ikusteko sarrera 4 euro ordaindu beharko da.