Burdinbidearen Euskal Museoa itxita izango da Gabonetan

Uztarria.eus 2015ko abe. 17a, 11:10
Lurrun trena. (Gipuzkoako museoak)

Abenduaren 19tik, zapatua, urtarrilaren 6a bitartean izango da museoa itxita. Dena den, urtarrilaren 5ean, Erregeak Lasaoko geltokitik lurrun trenez iritsiko dira museora.

Burdinbidearen Euskal Museoa itxita izango da zapatutik, abenduak 19, urtarrilaren 6ra bitartean (bi egun horiek barne). Urtarrilaren 7an hasiko da museoa ohiko ordutegiarekin. Dena den, urtarrilaren 5ean, Erregeak Lasaoko geltokitik trenez iritsiko dira museora.