Azpeitiko kirolari onenen sariak banatuko dituzte zapatuan

Uztarria.eus 2015ko abe. 16a, 14:20

Zapatuan, hilak 19, herriko kirolari onenaren saria banatuko dute udaletxeko areto nagusian, 12:30ean hasita. Hainbat kirol taldetako kideek jasoko dute saria, eta horietatik bat izendatuko dute urteko kirolari.

Zapatuan, hilak 19, herriko kirolari onenaren saria banatuko dute udaletxeko areto nagusian, 12:30ean hasita. Herriko kirol elkarteek aukeratu dituzte euren taldeetako urteko kirolari onenak, urtean zehar egindako lanagatik edota ibilbideagatik. Horiek guztiek sari bana jasoko dute eta horietatik bat izendatuko dute 'Azpeitiko Kirolaria 2015'.

Honako taldeek aukeratu dituzte euren taldeetako kirolari onenak: Iraurgi Saskibaloi Taldea, Lagun Onak Futbol Taldea, Lagun Onak Mendi Bazkuna, Lagun Onak Txirrindulari Elkartea, Izarraitz Igeri Elkartea, Garmendipe Bolo Taldea, Azpeitiko Karate Taldea, Kimura Judo Kluba, Escuderia Lagun-Artea, Xeye Atletismo Taldea, Ilunpe Pilota Taldea, Xaputarrak Xake Kluba, Ikasberri Kirol Elkartea, Sokaitz Eskalada Taldea.