Goienetxe fundazioko kideek egindako zuhaitza udaletxean

Uztarria.eus 2015ko abe. 16a, 13:14

Azpeitiko Antxieta egoitzan bizi eta bertan lanean aritzen diren Goienetxe Fundazioko kideek kafe kapsulekin Gabon zuhaitz bereziak egin dituzte eta horietako bat Azpeitiko Udalari oparitu diote. Zuhaitz koloretsu eta berezia udaletxeko sarreran jarri dute herritar guztiek ikusi ahal izateko, eta liburutegian eta igerilekuan ere beste zuhaitz bana jarri dituzte. Azpeitiko Udalak oparia eskertu dio fundazioari eta aurrerantzean, "orain arteko lan bikaina" egiten jarraitzea opa diola jakinarazi du. 

Uztarriak aldizkariaren abenduko zenbakian Goienetxe Fundazioaren inguruko erreportajea kaleratu du.