Langabezia tasak behera egin du azaroan Azpeitian

Uztarria.eus 2015ko abe. 15a, 19:27

%11,7koa izan da joan den hilekoa. Udalak emandako datuen arabera, 861 langabetu zeuden herrian aurreko hilean, urrian baino 20 gutxiago.

Azaroan behera egin du langabezia tasak Azpeitian. Udalak emandako datuen arabera, 861 langabetu zeuden herrian aurreko hilean, urrian baino 20 gutxiago. Horrenbestez, langabezia tasa %11,7an kokatzen zen. Urrian irailean baino sei langabetu gehiago zenbatu zituzten Lanbideren bulegoetan. Urriko datuak Iraurgi Berritzen buletin sozioekonomikoan ikus daitezke.

Urtebeteko alderaketa eginez, 2014ko azarotik 2015ekora %2,7 egin du behera langabezia tasak herrian.