Mendi Astea izango da gaurtik ostegunera bitartean

Uztarria.eus 2015ko abe. 15a, 10:55
Mendi Astearen kartela.

Hiru hitzaldi izango dira gaur, bihar eta etzi, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan, 21:00etan hasita.

Gaur, asteartea, hasiko da Mendi Astea eta osteguna bitartean hiru hitzaldi izango dira Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan, 21:00etan hasita. Manu Cordovak eskainiko du gaurko hitzaldia Shiva, Rowallingo abentura bat izenburupean. Bihar, berriz, Joseba Iztueta izango da hizlaria eta Ametsetatik gailurretara izenburudun solasaldia emango du. Hirugarren eta azken hitzaldia ostegunean izango da. Koldo Ruiz izango da Muztag ata eskiekin hitzaldia eskaintzen.

Mendi Astea abenduaren 18an, ostirala, bukatuko da, urteko batzar nagusiarekin.