Baratze Parkeko erabiltzaileek urteko bilera egingo dute asteazkenean

Uztarria.eus 2015ko abe. 14a, 13:40

Sindikatu Zaharrean izango da batzarra, 19:00etan. Urteko balorazioa egin eta hurrengo urterako proposamenei buruz ere hitz egingo dute.

Datorren asteazkenean, hilak 16, Azpeitiko Baratze Parkeko erabiltzaileek udal ordezkariekin urteroko bilera egingo dute Sindikatu Zaharrean, 19:00etan.

Bertan, urtearen balorazioa egingo dute eta, besteak beste, konpostaren, elkartea eraberritzearen, hurrengo urteko furgobaratzaren, hazitegien eta ikastaroen inguruan arituko dira. Horretaz gain, hurrengo urterako proposamenei buruz ere hitz egingo dute.