Azpeitiko I. Txakur Krosa izango da igandean Sanjuandegin

Urola Kostako Hitza 2015ko abe. 14a, 10:38
I. Azpeitiko Txakur Kroseko antolatzaileak eta, Sanjuandegin. (Ana Abarisketa)

Elmubas sariko lasterketa laburra Sanjuandegitik abiatuko da 10:00etan. Ondoren, 11:00etan, izango da lasterketa luzea. Behin horiek bukatutakoan, haurren lasterketa eta mushing erakustaldia izango dira. "Lasterketaren hasierak benetan ikusgarriak dira", esan du Borja Eizagirre antolatzaileak.

Datorren igandean, hilaren 20an, jokatuko da Azpeitiko I. Txakur Krosa. Sanjuandegiko plazan aurkeztu zuten lasterketa zapatuan antolatzaileek eta babesleek. Antolatzaileek azaldu dutenez, XJ Auzolanean taldeari esker lortu dute lasterketa aurrera ateratzea.

Mushing-a dute jatorri txakur krosek. Parte hartzaileek txakurra gerrira lotuta osatuko dute ibilibidea. Sanjuandegitik aterako dira korrikalariak eta Oinatz auzotik Sistiaga errekaraino igoko dira. Borja Eizagirre da txakur krosaren antolatzaileetako bat: "Oso menditsua eta polita da ibilbidea", esan du agerraldian.

Albistea osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.