50. urteurreneko liburua aurkeztu dute Karmelo Etxegarai eta Urola ikastolek

Uztarria.eus 2015ko abe. 11a, 18:02

50. 1965etik Ikastola Urola bailaran liburua aurkeztu zuten atzo, osteguna, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastolak, mukuru bete zen Sanagustin kulturgunean. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Gemma Gonzalez Txabarri Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko Gipuzkoako lurralde ordezkariak hartu zuten parte aurkezpenean, Alberto Izagirre Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko zuzendariarekin, Inazio Azpitarte Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko zuzendariarekin eta Zutarri eta Zutoin guraso elkarteetako ordezkariekin batera.

Aurkezpen ekitaldiaren aurretik eta ondoren, ikastolaren pintxoa dastatzeko aukera izan zuten Sanagustinen elkartutakoek, pintxo-poteoan. 50. urteurreneko liburua eskuratzeko parada ere izan zen kulturgunean bertan.