Lasterketa irekia antolatu dute aurten San Silbestreko krosaren aurretik

Urola Kostako Hitza 2015ko abe. 11a, 17:32
Antolatzaileak eta laguntzaileak, aurkezpenean. (ENERITZ ALBIZU)

Xeyek eta Txolartek antolatu dute Urtezahar eguneko kirol ekitaldiaren barruan, eta proba nagusiaren aurretik izango da. Hirutik batek oparia jasotzeko aukera du.

Aukera berri batekin dator Azpeitiko XV. San Silbestre lasterketa. Eskolartekoen, gaztetxoen lasterketaren eta proba nagusiaren aurretik, lasterketa irekia antolatu dute Xeye Atletismo Taldekoek eta Txolartekoek elkarrekin. 10:45ean irtenda egingo dute 400 metroko  korrika ekitaldia, herriko plazatik hasita. Horren asmo bakarra da urtearen azkenengo eguneko kirol proban edozeinek parte hartzeko aukera izatea. Horregatik, herritarrak animatu dituzte proposamen berrian parte hartzera: "Edonork parte hartzeko neurrikoa da, eta norbere martxan egiteko aukera izango du". Txolarteko kideek eskerrak eman dizkiete antolatzaileei emandako laguntzagatik. "Lasterketa egitea proposatu genuenetik erraztasunak besterik ez ditugu izan", azaldu du Olatz Aguado elkarteko ordezkariak. "Ilusioz beteta" joango dira aurten probara.

Jarraitu irakutzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.