'Los juegos del hambre: Sinsajo 2' eta 'El viaje de Arlo' filmak asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko abe. 11a, 09:29

Los juegos del hambre: Sinsajo 2 eta El viaje de Arlo filmak izango dira ikusgai igandean eta astelehenean, Soreasu antzokian. Igandean, hilak 13, 16:30ean hasita El viaje de Arlo emango dute eta 19:30ean, berriz, Los juegos del hambre: Sinsajo 2 eskainiko dute. Astelehenean ere Los juegos de hambre: Sinsajo 2 izango da ikusgai, 21:30ean hasita.

Los juegos del hambre: Sinsajo 2 ikusteko sarrera 4,5 euro ordaindu beharko da. Ikusleen egunean, astelehenean, berriz, 3,5 euro. Baigerako bazkideek 2 euroren trukean eskuratuko dute sarrera. El viaje de Arlo filma ikusteko sarrera 4 euro ordaindu beharko da. 

Los juegos del hambre: Sinsajo 2 aurten AEBetan egindako filma da. 16 urtetik gorako ikusleei zuzendutako pelikula zientzia fikzio eta abentura generokoa da. Aldiz, El viaje de Arlo (AEB, 2015) animaziozko eta edozein adinetako ikusleentzako filma da.