Naiara Larrañaga Agirrek egingo du 2016ko haurren danborradako karroza

Uztarria.eus 2015ko abe. 10a, 14:05

Udalak antolatutako lehiaketara lau proiektu aurkeztu dira aurten eta Naiara Larrañaga Agirrek, Ignacio Agirre zenaren bilobak, egingo du haren inguruko karroza. Izan ere, 37 urtez Azpeitiko sansebastianetako karroza egileren eta bultzatzailearen ingurukoa izango da 2016ko haurren danborradako karroza.

Naiara Larrañaga Agirrek diseinatuko du 2016ko San Sebastian eguneko haur danborradarekin batera aterako den karroza. Karroza egiteko gaia Ignacio Agirre (1922-2014) da. Horrenbestez, 37 urtez Azpeitiko sansebastianetako karroza egileren eta bultzatzailearen ingurukoa izango da karroza. Udalak antolatutako lehiaketara lau proiektu aurkeztu dira aurten eta Larrañagak jasoko du 1.500 euroko saria. Ignacio Agirre Ederti zenaren biloba da Larrañaga.

Udaleko Festa batzordeak gaur, osteguna, jakinarazi du lehaiketaren epaia. Udalak adierazi duenez, proiektu honek "Udalak eskatutako betebeharrak"  jasotzen ditu: "2016ko karroza horretan goraipatu behar zen gaia modu egoki, profesional eta eguneratuan aurkeztu du". Bestalde, aurkeztu diren beste egile guztiei eskerrak eman dizkie Udalak.