Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez herriko ikasleekin solasean eta kantuan

Uztarria.eus 2015ko abe. 9a, 13:02

Gaur, asteazkena, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez abeslari eta musikariak Soreasu antzokian izan dira herriko ikastetxeetako ikasleekin. Baga, biga, higa euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektuaren bueltan, euskal musikagintzaren inguruko azalpenak jaso dituzte ikasleek, eta hainbat abesti entzuteko parada ere izan dute.