Azpeitiar ugari Zarauzko 37. Kros Mistoan

Uztarria.eus 2015ko abe. 7a, 09:52

Atzo, igandea, 37. Kros Mistoa jokatu zen Zarautzen. 540 bikotek eman zuten proban parte hartzeko izena, baina horietatik 505 iritsi ziren helmugara. Tartean ziren hainbat bikote azpeitiar, baina ez zuten lortu podiumera igotzea. Izan ere, Mitxel Cuadrado eta Izaro Rubio ordiziarrak izan ziren aurrenak. Haien ostean helmugaratu ziren Ana Ollo eta Unai Azpiazu eta hirugarren izan ziren Aitziber Urkiola eta Ion Ander Astigarraga eibartarrak. Lehenengo azpeitiarrak, berriz, Nerea Etxeberria eta Andoni Etxeberria izan ziren, sailkapen orokorrean zortzigarren eginda. Hemen, sailkapena osorik. Bestalde, Urola Kostako Hitza-ren webgunean ikus daitezke atzoko lasterketako argazki gehiago.