Iraurgi Saskibaloiak asteazkenean egingo du urteko batzar nagusia

Uztarria.eus 2015ko abe. 4a, 17:01

Landuko dituzten gaiak "garrantzi handikoak" direla eta, bileran parte hartzeko deia luzatu die zuzendaritzak bazkide guztiei. Soreasu antzokian dute hitzordua, 19:30ean.

Datorren asteazkenean, abenduak 9, egingo du Iraurgi Saskibaloiak aurtengo batzar nagusia. Soreasu antzokian izango da, 19:30ean hasita. Landuko dituzten gaiak "garrantzi handikoak" direla eta, bileran parte hartzeko deia luzatu die zuzendaritzak bazkide guztiei.

Hau da jorratuko duten gai-zerrenda:

  • Kirol memoria.
  • Egoera ekonomikoa: 2014-2015eko emaitza eta 2015-2016rako aurrekontua.
  • Kuota igoerak, analisia.
  • Lantaldeak, emakumearen parte-hartzea, Azkoitia.
  • Gadera-erantzunak.