Lurrun trenak zerbitzu bereziak eskainiko ditu datozen egunetan

Uztarria.eus 2015ko abe. 4a, 10:01
Burdinbidearen Euskal Museoa.

Abenduaren 6tik 8ra sei joan-etorri egingo ditu trenak Lasaora. Astelehenean, abenduak 7, itxita izango da Burdinbidearen Euskal Museoa. 

Abenduko zubian lurrun trenaren zerbitzu bereziak eskainiko dituzte Burdinbidearen Euskal Museon. Hain zuzen ere, abenduaren 5etik 8ra sei joan-etorri egingo ditu trenak Lasaora. Gainera, museoa ere zabalik izango da egun horietan.

Bihar, zapatua, bi joan-etorri egingo ditu lurrun trenak: 12:30ean eta 17:00etan. Igandean, berriz, 12:30etan egingo du Lasaora itzulia. Hilaren 7an, astelehena, itxita izango da Burdinbidearen Euskal Museoa eta, beraz, trena ez da martxan izango. Asteartean, baina, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan egin ahal izango da Lasaora bueltan trenez.

Burdinbidearen Euskal Museoa ere zabalik izango da abenduaren 5ean, 6an eta 8an. Bihar, zapatua, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era egongo da irekita. Igandean, 10:30ean ireki eta 14:00etan itxiko dute. Astelehenean itxita izango da, eta asteartean, igandeko moduan, 10:30etik 14:00etara izango da zabalik.

Museorako eta trenean itzulia egiteko sarrera sei euro ordaindu beharko da.