Kepa Peñagarikano, pilotako material hautatzaile

Uztarria.eus 2015ko abe. 4a, 11:37
Kepa Peñagarikano asteazkenean, Durangoko pilotalekuan. (Asegarce)

Juan Mari Juaristi Atano azkoitiarrak utzitako postua beteko du pilotari ohiak. Asteazkenean egin zuen debuta pilotako material hautatzaile moduan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. 

Kepa Peñagarikanok (Azpeitia, 1981) asteazkenean egin zuen debuta pilotako material hautatzaile moduan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Juan Mari Juaristi Atano azkoitiarrak utzitako postua beteko du pilotari ohiak. Horren gain, Zestoako pilota eskolan ere entrenatzaile lanetan aritzen da azpeitiarra.

Hamahiru urtez pilotari profesional izan ondoren, 2014ko uztailean esan zion agur pilota ibilbideari Peñagarikanok. 2001etik izan zen pilotari profesionala azpeitiarra. Asegarce enpresan hamar urtez aritu ostean, ASPErekin aritu zen azken hiru urteetan, eta enpresak ez zion kontratua berritu.