Loiolako Santutegiko liburutegia zabalik izango da abenduko eta urtarrileko asteburuetan, Azpeitiko Udalak eta Loiolako Erretoretzak lortutako akordioari esker. Asteburu honetan, beraz, herriko zein eskualdeko ikasleek Loiolako instalazioak erabili ahal izango dituzte azterketak prestatzeko.
Liburutegia irekita egongo den asteburuak honako hauek dira: abenduak 5 eta 6, 12 eta 13, 26 eta 27 eta urtarrilak 2 eta 3, 9 ea 10, 16 eta 17. Ordutegia, berriz, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00era bitartean izango da. Loiolako arduradunek aurreratu dutenez, "oso garrantzitsua da liburutegira sartu ahal izateko karneta edukitzea eta sarreran zenbakia idaztea. Gainera, ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira zabalik. Hori dela-eta, ikerketak edota liburu eskaerak egin nahi dituztenek, astelehenetik ostiralera joan beharko dute liburutegira.