Julen Santestebanek omenaldia jaso zuen zapatuan

Uztarria.eus 2015ko abe. 2a, 12:47

Zapatuan omenaldi beroa jaso zuen Julen Santesteban Lagun Onakeko jokalari ohiak, Garmendipen. Lagun Onakek Balmasedaren aurka jokatu eta 2 eta 3 irabazi zuen neurketa baino lehen omendu zuten azpeitiarra. Klubeko jokalariek eta zuzendaritzak egindako lanaren errekonozimendua egin zioten Santestebani; Mikel Izurieta Lagun Onakeko presidenteak eta Hodei Tena taldeko kapitainak klubaren intsignia eta oroigarria eman zizkioten.

Turrillasen jokalariek play-off postuetan jarraitzen dute, sailkapeneko hirugarren postuan. Asteburuan atsedena izango dute Hirugarren Mailan ez delako neurketarik izango. (Argazkiak: Eli Aizpuru)