Euskal Herriko Unibertsitateak bere hezkuntza eskaintza aurkeztuko du bihar Betharram aretoan

Uztarria.eus 2015ko abe. 1a, 13:24

Betharrametan izango da hitzaldia, 18:30ean hasita. Ikasleek unibertsitateko informazioa jasotzeaz gain, zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ordezkariek unibertsitatearen hezkuntza eskaintzaren inguruko azalpenak emango dituzte bihar, asteazkena, Azpeitian. Betharrametako aretoan izango da hitzaldia, 18:30ean hasita. Aurkezpen ekitaldia elebiduna izango da.

Unibertsitateko informazio orokorra emateaz gain, etorkizuneko ikasleek, unibertsitate-ikasketen inguruko zalantzak argitzeko aukera izango dute.