Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko abe. 1a, 09:16

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Besteak beste, hurrengo gaiak landuko dituzte: Udalaren eta XJ Auzolanean arteko hitzarmena zein Urola Erdiko Mankomunitateko beharrezko organoen eraketa eta Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren, Euskararen Nazioarteko Egunaren eta HIESAren Nazioarteko Egunaren inguruko mozioak.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- Udalbatzak 2015eko azaroaren 3an, azaroaren 10ean eta azaroaren 23an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren eta Sanjuandegiko XJ Auzolanean elkartearen arteko hitzarmena, Igerilekuko eraikineko beheko solairuan Sanjuandegiko auzotarren erabilerarako lokal bat uzteko.

3.- Urola Erdiko Mankomunitatean beharrezkoak diren organoak eratzea: Kontuen Batzorde Berezia eta Kontratazio Mahaia.

Mozioak:

4.- Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, Azpeitiko Udalaren adierazpen instituzionala.

5.- Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala.

6.- GEHITUk HIESaren amaiera eskatzeko HIESAren Nazioarteko Egunerako, abenduak 1, proposatu duen deklarazioa.

7.- Galdera eta erreguak.