Banatu dituzte IV. Urkome Sariak

Uztarria.eus 2015ko abe. 1a, 11:33
Urkome Sarien banaketako irudi bat.

Guztira, 13 proiektu aurkeztu ziren eta horietatik bost saritu dituzte. Lau sari epaimahaiak aukeratutako proiektuen egileek jaso dituzte eta bosgarrena, berriz, bozka gehien jaso duen proiektuak. Horietako sari bat Jon Arruti azpeitiarrak jaso du.

Atzo, astelehena, jakinarazi zituzten Urkome Sarien IV. edizioko irabazleen izenak, Azkoitiko udaletxean egindako sari banaketa ekitaldian. Bertan izan ziren Ainhoa Beristain Azpeitiko zinegotzia, Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea, Ana Eizagirre Urkomeko presidentea, Igor Iturain Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria eta Maite Andres HAZI-ko teknikaria. 

Guztira, 13 proiektu aurkeztu ziren eta horietatik bost saritu dituzte. Lau sari epaimahaiak aukeratutako proiektuen egileek jaso dituzte eta bosgarrena, berriz, bozka gehien jaso duen proiektuak. Azaroaren 23tik 30era bitartean 838 bozka eman dituzte erabiltzaileek, eta botoen %57 jaso du Iban Sabalzaren LANLUR proiektuak. Bestalde, hutsik geratu da Landa eremuko azpiegitura eta zerbitzuak bermatzeko sailaren saria, epaimahaiak hala erabakita.

Azpeitiar batek jaso du 2015eko Urkome Sarietako bat. Intxaur Olioa proiektuari esker, Nekazaritza jardueraren sustapen ataleko saria eskuratu du Jon Arruti azpeitiarrak.

Honakoak dira Urko Sariak 2015eko sarituak:

  • Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen saria

Host'Arte proiektua: Landare espezie eta barietate askoren hostoak lantzen dira ekoizpen ekologikoan eta gainera bizirik eskeintzen dira formatu desberdinetan. Egilea: Iratxe Manzisidor.

  • Nekazaritza jardueraren sustapena atalean

Intxaur olioa proiektua: Intxaurrari balio erantsia emateko asmoarekin, olio bihurtzea da helburua. Gainera, soberakinarekin abereentzat elikagaia egin daiteke hurrengo fase batean.
Egilea: Jon Arruti.

  • Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena

Atxola proiektua: Ekoizpen ekologikoan oinarriturik, barazki eta plantelen jarduera, sukaldaritzako zein sendabelarren ekoizpena eta hazkuntza eta fruitu txikien ekoizpenak hartzen ditu bere baitan.
Egilea: Unai Mujika.

  • Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jarri

Ipinabarrak eta sagarrak: Proiektu honen helburua da sagardoaren inguruko kultura gizarteratzea bisita gidatuen bitartez. Era berean, Urola Kostan daukagun aberastasunaren berri ere eman nahi da. Ibañarrieta auzoa da ardatza eta landa-eremu hau ikusgai jartzea da gure xedea. Gainera Sagardoak itsasoarekin duen lotura ere aipatzen da. Egilea: Aitor Eizmendi.