Gaur hasiko dira Landetako San Eloi festak

Uztarria.eus 2015ko abe. 1a, 11:11
Iazko saneloietako argazki bat.

Gaurtik igandera bitartean, besteak beste, mus txapelketa, herri kirolak, asto-jana, txerri boda, mendi bizikleta irteera egingo dituzte Landetan, saneloien baitan.

Gaur, asteartea, hasiko dira saneloiak Landetan. Auzo bazkaria egingo dute 14:30ean hasita Mendizabal jatetxean, eta trikitilariak eta bertsolariak izango dira giroa alaitzen. Festa giroa izango da nagusi igandea bitartean. Besteak beste, mus txapelketa, herri kirolak, asto-jana, txerri boda, mendi bizikleta irteera egingo dituzte.

Hemen, egitaraua osorik:

Abenduan 1, asteartea

14:30ean auzo bazkaria Mendizabal erretegian.

Abenduak 3, osteguna

21:30ean VII. Mus Txapelketa Azkarra Mendizabal erretegian.

Abenduak 4, ostirala

21:00etan txerri boda Landeta jatetxean.

Abenduak 5, zapatua

09:30ean mendi bizikleta irteera, Erreka Bike denda aurretik abiatuta.

Ondoren, hamaiketakoa. 

14:00etan asto-jana Mendizabal jatetxean. Izena aurrez eman behar da.

Abenduak 6, igandea

12:30etan zezen txikiak eta Gorritiren abereak.

13:00etan herri kirolak. Aizkolariak: Otaegi eta Larrañaga. Harrijasotzaileak: Xabier Gusta eta Goenatxo III.a, Mendizabal eta Eliasen ahalegina. Trontzalariak: Aresoko neskak Landetako nesken kontra. Bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute giroa.