Euki Irazuk irabazi du Azpeitiko IX. Slaloma

Uztarria.eus 2015ko abe. 1a, 10:41

Euki Irazu nagusitu zen igandean Azpeitian jokatutako IX. Slalomean. Lagun Artea eskuderiak antolatutako probarekin bukatu da Euskadiko automobilen denboraldia.

Proba Antzibar industrialdean jokatu zen, eta 51 gidarik hartu zuten parte. Euki Irazuk (Kartcross Xtreme) proba irabazteaz gain, 2015eko Slalomeko Txapelketa irabazi du. Proban bigarrena Gorka Eizmendi (BMW M3) izan zen.