I. Azpeitiko Txakur Krosa jokatuko da abenduaren 20an, igandez. Bi lasterketa izango dira: laburra (4 kilometrokoa) eta luzea (7,8 kilometrokoa). Izen-ematea zabalik da dagoeneko, eta www.apukosport.com webgunean egin behar da inskripzioa.
Elmubas sariko lasterketa laburra Sanjuandegitik abiatuko da 10:00etan. Ondoren, 11:00etan, izango da lasterketa luzea. Behin horiek bukatutakoan, haurren lasterketa eta mushing erakustaldia izango dira.
XJ Auzolaneanek, Elmubasek eta Azpeitiko Udalak antolatu dute proba.