'La mirada del silencio' eta 'Ocho apellidos catalanes', ostegunetik astelehenera bitartean Soreasun

Uztarria.eus 2015ko aza. 24a, 12:09

Paradisu Zinema zine klubak antolatuta, La mirada del silencio filma izango da ikusgai ostegunean, hilak 26, Soreasu antzokian. Joshua Oppenheimerek 2014an Danimarkan egindako film dokumentala da, eta sarrera lau euro ordaindu beharko da (Zine klubeko filmak ikusteko bonoa ateratzeko aukera ere badago).

Bestalde, ostiraletik astelehenera bitartean Ocho apellidos catalanes pelikula ikusi ahal izango da Soreasu antzokian. Guztira sei emanaldi eskainiko dituzte. Ostiralean 21:30ean emango dute. Zapatuan bi emanaldi izango dira; 19:00etan eta 22:00etan. Igandean 17:00etan eta 19:30ean ikusi ahal izango da, eta astelehenean, ikusleen egunean, 21:30ean emango dute. Sarrera arrunta 4,5 euro ordaindu beharko da, eta ikusleen egunean, aldiz, 3,5 euro. Baigerako bazkideek 2 euroren trukean ikusi ahalko dituzte filmak.

Ocho apellidos vascos filmaren bigarren zatia da, 2015ean Espainian egina. Emilio Martinez da zuzendaria eta komediazko filmea da.