Jubilatuak hasi dira beraien astea ospatzen

Uztarria.eus 2015ko aza. 23a, 19:50

Gaur, astelehena, hasi da aurtengo Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea. Baigera Ien izan dituzte aurreneko zitak, David Alvearren hitzaldiarekin lehendabizi eta txokolate janarekin ondoren (argazkian).

Igandera arte, herriko jubilatuek egunero izango dute hitzorduren bat aukeran. Urtero bezala, bazkari batekin bukatuko dute astea, eta bertan izan nahi dutenek bihar, asteartea, dute izena emateko azken eguna.

Egitaraua

Azaroak 24, asteartea

16:00etatik 18:30era Bingo saioa Sanjuandegiiko Baigeran.

Ondoren, txokolatada.

Azaroak 25, asteazkena

16:00etan karta-joko txapelketak. Musa Baigera Ien, eta tute eta eskoba txapelketak Baigera IIn.

Azaroak 26, osteguna

14:30ean Donostiako Aquariumera irteera.

Ondoren, Aginagako sagardotegian merienda.

Azaroak 27, ostirala

17:00etan Bingoko sari banaketa ekitaldia Baigera Ien.

Ondoren, txokolatada eguneko zentroan.

Azaroak 28, zapatua

09:10ean irtenda, mendi ibilaldia Zumarragatik Aizpurutxora. Ibilaldia egindakoan, hamaiketakoa egingo dute Aizpurutxoko tabernan.

Azaroak 29, igandea

09:15ean kalejira.

11:00etan hamaiketakoa Baigera Ien.

12:30ean hildako bazkideen aldeko meza parrokian.

14:15ean 90 urteko herritarren bazkaria. Ondoren, omenaldia eta sari banaketa.