Ibai Eder urtegia, %51n

Uztarria.eus 2015ko aza. 20a, 17:53

Asteburua euritsu datorrela diote iragarpenek, baina eguraldia lehorretik dabil aspalditxoan gurean eta horren ondorioak nabari ditu Ibai Eder urtegiak. Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren webgunean gaur bertan, azaroak 20, eguneratutako datuaren arabera (argazkia ere gaurkoa da), edukieraren erdia pasatxo (%51,16) du beteta Nuarbe eta Matxinbenta artean dagoen urtegiak, 2011tik hona eta data beretsuan izan duen mailarik baxuena.