FGMk Udalarekin duen zorra kitatzeko hitzarmena sinatu dute

Uztarria.eus 2015ko aza. 20a, 18:21

FGM enpresak (tartean da Danona) eta Azpeitiko Udalak, enpresak udalarekin duen zorra hamar urteko epean eta interesik gabe ordaintzeko hitzarmena sinatu zuten atzo, osteguna, udaletxean FGMren zuzendari Jorge Alvarezek eta Eneko Etxeberria alkateak (argazkian).

Danona, Coinma eta Fagor Sukaldeak enpresen baturatik sortu zen FGM, 2012an. 2014ko apirilean, hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuten. 2015eko martxoan bukatu zen prozesua, hartzekodunen bi herenek FGMk Hartzekodunen Batzar Orokorrean aurkeztu zuen bideragarritasun planari baiezkoa eman ondoren. Enpresaren hartzekodunen artean dago Azpeitiko Udala.